lunes, 6 de octubre de 2014

IRUN HIRIA

           

BLOG bat sortuko dugu, Blogaren gaia IRUN HIRIA izango da.

  • Talde txikitan lana egingo dugu 2 edo 3 laguneko taldeak.
  • Sarrerako orri bat sortuko dugu informazioa orokorrarekin
  • Orri ezberdinak sortuko ditugu: PERTSONAI EZAGUNAK, DATU ESTADISTIKOAK, IRUNGO TOKI INTERESGARRIAK



            Irun Gipuzkoako ipar-ekialdeko muturrean dagoen udalerria da. 59.803 biztanle dituelarik, Gipuzkoako udalerri jendetsuenetan bigarrena da, Euskal Herrikoen artean zazpigarrena. Irunen Gipuzkoak Lapurdirekin eta Nafarroa Garaiarekin ditu mugak. Irun iparraldean dago Espainiako eta Frantziako estatuen arteko muga eta pasabidea, Pirinioetako ekialdean.


NON KOKATZEN DA?? 




http://w0.fast-meteo.com/locationmaps/Irun.8.gif


 Kokagune horrek sakonki eragin dio Irunen jarduera ekonomikoa eta sozialari. Erdi Aroan, muga zaintzeko funtzioa zuen Irunek, horregatik haren armarrian "Vigilantiae Custos" latinezko esaldia dago idatzita. Ikuspuntu militarraren arabera, garrantzi handiko tokiak ziren Irun eta Hondarribia eta horregatik Karlos V.aren gaztelua (mende batzuk lehenago Nafarroako Erresumako errege Antso Abarkak eta Antso Nagusiak eraikia eta egokitua) eta Gaztelu Zaharra daude bi herrietan. Bestalde, Madrilgo eta Parisko trenen lotura Irunen dago. Espainiako eta Frantziako errepide eta batez ere autobide sareek bat egiten dute Irundik oso gertu, Biriatun. Hiriaren ekonomia Frantziako eta Espainiako estatuen arteko mugaren garrantzian oinarritzen da, eta horren erakusgarri, Behobia barrutia da, bertan ZAISA dorrea deituriko ofizina dorrea dagoela. Bi estatu horien arteko mugarik garrantzitsuena da, Kataluniako La Jonquerarekin batera. Garraio-, trenbide- eta logistika-lotune nagusia ere bada, industria- eta merkataritza-gunea izateaz gain. 61.419 biztanle zituen 2008an.



http://realunion.incondicionales.com/media/galeria/0/0/2/7/1/5/n_real_union_de_irun_irun-25172.jpg



    UDAL ETXEA

http://www.gipuzkoa.eus/batzarnagusiak/images/2006_irun_a_original.jpg        




 

No hay comentarios:

Publicar un comentario